Zinemagintza tailer ezberdinak diseinatzen ditugu, irudiaren eta haren eraikuntzaren inguruan hausnarketa sustatuz bai eta herritaren arteko elkarrizketa eta parte-hartzea indartuz ere..
ZINEMA IKASKUNTZARAKO TRESNA GISA.
Zinema eta ikus-entzunezko ekoizpena modu atsegin eta sortzailean gerturatzeko proposamenak garatzen ditugu.
Gure tailerrak, kasuan kasuko testuinguruari egokitzen ditugu eta iraupen desberdina izan dezakete.
- Irudiaren eta honen eraikutzaren inguruan hausnarketarako topalekuak sortu.
- Berezko eduki sortzeko teknologia berrietan ahalduntzea.
Talde lana sustatu.
Identitate kolektiboa zein banakakoa indartu
Tokian tokiko kultura bultzatu.
ZEIN DA ZURE TAILERRA?
Instituzio, entitate edo eragile bakoitzak bere behar eta helburuak ditu. Horregatik, tailerrak diseinatzerako orduan ezinbestekoa zaigu entitate bakoitzaren helburuak ezagutzea. Testuingurua aintzat hartzen dugu tailerraren metodologia eta iraupena taldearen behar eta ezaugarriei egokitzeko.
‘Pentsatu edo idatzi baldin badaiteke, filmatu daiteke.”
“Ilusioak oso boteretsuak izan daitezke.”
“Bidea ezagutzea edo bidea ibiltzea oso desberdina da.”
“Ameslariek bakarrik zeru-lurrak batu ditzakete.”
Ikus-entzunezko bat nahi duzu?
Zure jardueraren baloreak komunikatzen dituen bideo bat nahi duzu?
Fikzioa eta dokumentala lantzen ditugu. Ikus-entzunezko ekoizpen bat burutzeko beharrezkoa den lantaldea kudeatzen dugu, ideiatik postprodukziora.