Project Description

DEKLINABIDEAK, 2018an Lamuza eskolako Gurasoen Elkarterako ekoiztutako film laburra da.
Ikastetxe publikoek bizi duten kultura-artekotasunak planteatzen dituen gatazka, erronka, baina batez ere, aberastasunak irudikatzeko sormen lan gisa planteatu zen. Horretarako, euskara batua du ardatz Lamuza Ikastetxean grabatutako pelikulak non, kultura ezberdineko 5 lagunen eguneroko jarraipena ikustarazten baiten.
Aranzazuko Santutegian sortu eta 50 urte geroago, Euskara Batuak inoiz baino bateratzaileago izaten jarraitzen du.
ANTOLAKUNTZA: LAMUZAko Guraso Elkartea
BABESLEA: Arabako Foru Aldundia
