Zer egiten dugu? 2018-12-13T11:12:08+00:00
ZINEMA TRESNA ERALDATZAILE GISA

Zinemagintza tailer ezberdinak diseinatzen ditugu, irudiaren eta haren eraikuntzaren inguruan hausnarketa sustatuz bai eta herritaren arteko elkarrizketa eta parte-hartzea indartuz ere..

Fikzio eta dokumental tailerrak

Zinema eta ikus-entzunezkoen sorkuntzari modu dibertigarri eta atsegin batean gerturatzeko proposamenak garatzen ditugu.

Istorioak estalgabetu

Zinema, memoria kolektiboa berreskuratzeko eta elkar trukea eta partehartzea sustatzeko espazioak birsortzeko.

Ezagutu

Animazio tailerrak

Stopmotion-a zinemaren magia ezagutzeko teknikarik dibertigarriena da.

Muga bakarra gure irudimena da

Teknika eskuragarri honi esker jolasten dugun bitartean zinema egiten dugu

Ezagutu

Monografikoak

Zinemagintzak, ezezagunak izan dakizkigukeen lanbide eta teknika liluragarriak biltzen ditu.

Zinemaren magia

Zinemaren magia
Chroma gaineko grabazioa, Foley artistaren sorkuntza lana ezagutu, bikoizketaren magia, makilajea zinemagintzan, efektu bereziak… eta sekretu gehiago!

Ezagutu

ZINEMA IKASKUNTZARAKO TRESNA GISA.

Zinema eta ikus-entzunezko ekoizpena modu atsegin eta sortzailean gerturatzeko proposamenak garatzen ditugu.
Gure tailerrak, kasuan kasuko testuinguruari egokitzen ditugu eta iraupen desberdina izan dezakete.

  • Irudiaren eta honen eraikutzaren inguruan hausnarketarako topalekuak sortu.
  • Berezko eduki sortzeko teknologia berrietan ahalduntzea.
  • Talde lana sustatu.

  • Identitate kolektiboa zein banakakoa indartu

  • Tokian tokiko kultura bultzatu.

ZEIN DA ZURE TAILERRA?

Instituzio, entitate edo eragile bakoitzak bere behar eta helburuak ditu. Horregatik, tailerrak diseinatzerako orduan ezinbestekoa zaigu entitate bakoitzaren helburuak ezagutzea. Testuingurua aintzat hartzen dugu tailerraren metodologia eta iraupena taldearen behar eta ezaugarriei egokitzeko.

‘Pentsatu edo idatzi baldin badaiteke, filmatu daiteke.”

Stanley Kubrik

“Ilusioak oso boteretsuak izan daitezke.”

Lawrence de Arabia, 1962

“Bidea ezagutzea edo bidea ibiltzea oso desberdina da.”

Matrix, 1999

“Ameslariek bakarrik zeru-lurrak batu ditzakete.”

Fitzcarraldo, 1982

Ikus-entzunezko bat nahi duzu?

Zure jardueraren baloreak komunikatzen dituen bideo bat nahi duzu?
Fikzioa eta dokumentala lantzen ditugu. Ikus-entzunezko ekoizpen bat burutzeko beharrezkoa den lantaldea kudeatzen dugu, ideiatik postprodukziora.

EZAGUTU