Project Description

4 egunetan zehar garatutako stop-motion tailer honetan, talde lanean oinarritutako pieza bat osatu genuen. Tailerran zehar, elkarrekin murgildu ginen ikus-entzunezko prozesu osoaren fase guztietan: gidoiaren sorkuntza elkarrizketan oinarritutako prozesua izan zen eta hortik abiatuta, guztion artean plangintzari eta lan banaketari ekin genion. Horrela, parte- hartzaile guztiek aukera izan zuten bai produkzio lanetan, zein eraikuntza, edota edizio lanetan aritzeko, herri-zinemak planteatzen duen enfokeari jarraiki.
Ikastaroa 12-16 urte bitarteko gazteekin garatu zen, Errenteriako Lekuona Fabrikako instalazioetan.
TOKIA: Lekuona Fabrika
ANTOLATZAILEAK: Errenteriako Udaleko Kultur Saila eta Pixelatu
