DURANGOKO AZOKA

DURANGOKO AZOKA 2020-01-09T18:10:49+00:00

Project Description

Oso gutxitan erreparatzen da filme baten soinuari. Beti irudia lehenesten da baina hein handi batean, istorioaren sinesgarritasuna soinuaren dimentsioan oinarritzen da.  Tailer honetan, partehartzaileek animaziozko filme batean soinu efektuak nola sortzen diren deskubrituko dute eta tramankulu desberdinak erabiliz horiek birsortuko dituzte.

Zineuskadik sustatzen duen euskarazko filme baten sekuentzia landuko dugu Durangoko Azokaren Irudienea gunean. Ekintza honen helburua gazteak zinemagintzari hurbildu eta filmeak beste belarri batzuekin entzunaraztea da, irudimena eta sormenari ateak irekiz.

TAILERRAREN IZENA: FOLEY Tailerra. Soinu-efektuak zinemagintzan 
ANTOLATZAILEAK: Zineuskadi / Durangoko Azoka / Euskalzaleen Topagunea / PIXELATU

ARGAZKI GALERIA